Gradu amaierako euskarazko bi proiektu saritu ditu MUk.

junio 19, 2023

Mondragon Korporazioarekin batera, Ianire Rabanete Gonzalez eta Ainhoa Sarasola Olano ikasleen lanak izan dira hautatuak.

Ulma Packaging mekanizazio-tailerrean 5S garapena eta ezarpena izenpean, 1.500 euroko saria eskuratu du Rabanetek; lehena. Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako graduko ikaslea da, eta Ulma Packaging-en garatu du proiektua. Sarasolak, berriz, Multzo magnetikoen karakterizazio postuaren definizioa lanarekin, 500 euroko saria eskuratu du; bigarrena. Ingeniaritza Mekanikoko graduko ikaslea da, eta Orkli enpresarentzat landu du proiektua.


Elkarbide
Enlace: Gradu amaierako euskarazko bi proiektu saritu ditu MUk.