MONDRAGONek bilakaera positiboa izaten jarraitzen du.

julio 19, 2023

MONDRAGONek positibotzat jo ditu 2022ko emaitzak. Korporazioan dauden kooperatibek, denen artean, 10.607 milioi euro lortu dituzte salmentetan; hau da, aurreko urteko datuekin alderatuta, %10,7ko hazkundea. Enpleguari dagokionez, plantilla, batez bestean, 68.879 pertsonakoa izan da, eta, beraz, igoera txiki bat sumatzen, aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Nabarmentzea komeni den beste datu bat inbertsio zifra da: 347 milioi eurokoa, oro har; hots, aurreko urtean baino %11,8 handiagoa. Bestalde EBITDAk %6,9ko gorakada izan du, eta 1.103 milioi eurora iritsi da.


Elkarbide
Enlace: MONDRAGONek bilakaera positiboa izaten jarraitzen du.