GFAk, Fagorrek eta Aretxabaletako Udalak hitzarmena sinatu dute 'District Heating' proiektua garatzeko.

Lankidetza hitzarmenari esker, Fagor Ederlan kooperatibaren Aretxabaletako plantako soberakin termikoa berrerabiliko da eta horrenbestez, berotasun hori Ibarra kiroldegira bideratuko dute, hiriko bero sare baten bidez, CO2 emisioak murrizteko eta energia aurrezteko. 1,7 milioi euroko aurrekontua izango du proiektuak.


Elkarbide
Enlace: GFAk, Fagorrek eta Aretxabaletako Udalak hitzarmena sinatu dute ‘District Heating’ proiektua garatzeko.