'Burujabetzaren bidetik' liburu kolektiboa aurkeztu dute Euskal herrigintzaren etorkizunari buruzko ekitaldian.

junio 01, 2022

Maiatzaren 27ko ostiral arratsean, Orona Fundazioaren Areto Nagusian (Galarreta-Hernani) Euskalerrigintzaren geroaz, liburu aurkezpena eta herrigintzaz eztabaida izenburupean egin da Oreki Fundazioak antolatutako ekitaldia. Bertan, Fundazioak sustatuta argitaratu duten Burujabetzaren bidetik. Bakoitzak urraturik berea, denon artean geurea liburu kolektiboa aurkeztu dute lehenik. Ondoren, Euskal Herriko herrigintzaren geroari begirako solasaldi mamitsua egin dute Xabier Barandiaranek, Iratxe Esnaolak eta Ana Urkizak.


Elkarbide
Enlace: ‘Burujabetzaren bidetik’ liburu kolektiboa aurkeztu dute Euskal herrigintzaren etorkizunari buruzko ekitaldian.