Eusko Jaurlaritzak nazioartekotasuna aitortu die Mondragon Unibertsitateko 6 tituluri.

noviembre 06, 2019

Eusko Jaurlaritzak 6 nazioartekotze-ziurtagiri eman dizkio Mondragon Unibertsitateari. Horien bidez, besteak beste, zigilua jaso duten lau graduetako eta bi masterretako ikasleen % 30 nazioarteko mugikortasun-programetan partaide dela bermatzen da. Era berean, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (Unibasqen) Dual zigilua jaso du Mondragon Unibertsitateak prestakuntza dualeko azken deialdira aurkeztu zituen bi titulu berrientzat. Dual egiaztagiri berriokin dagoeneko 17 dira Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen titulu dualak (10 gradu eta 7 master).


Elkarbide
Enlace: Eusko Jaurlaritzak nazioartekotasuna aitortu die Mondragon Unibertsitateko 6 tituluri.