Guztira 750.000 kilo janari baino gehiago bildu dira Eroskiren azken kanpainian.

julio 05, 2020

Eroski eta haren bezeroek milioi bat otorduen erronka betetzea lortu dute, eta, horri esker, 500 familia inguru mantendu ahalko dira urtebetez. Orain aste batzuk abiatu zuen elkartasun ekimena, eta kanpaina bera apirilean abiatu zuen denda sare osoan, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioaren alde.

Elkartasun ekimena hasi zenetik Kilo Operazioarekin aurreko asteburuan amaitu den arte, 750.000 kilo janari eta higiene produktu baino gehiago bildu dira, eta Elikagaien Bankuei emango zaizkie kolektiborik zaurgarrienen oinarrizko beharrak betetzen laguntzeko.


Elkarbide
Enlace: Guztira 750.000 kilo janari baino gehiago bildu dira Eroskiren azken kanpainian.