IK4-IDEKOk bere I+G+b sistemaren kalitatearen egiaztagiria eskuratu du.

septiembre 21, 2018

I+G+b-a estrategikoki kudeatzeko eta merkatura transferitzeko IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak diseinatu duen ereduak bikaintasunaren egiaztagiria eskuratu du.

Erakundeak Elgoibarren du egoitza, eta arrakastaz gainditu ditu UNE 166002:2014 araudiaren eskakizunak, bere I+G+b sistemaren kalitatea eta sendotasuna baieztatuta. Egiaztagiri hau da, gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruan dauden zentro teknologiko guztiek 2020an lortu beharko dituzten eskakizunetako bat.


Elkarbide
Enlace: IK4-IDEKOk bere I+G+b sistemaren kalitatearen egiaztagiria eskuratu du.