Ikastola-eredua garatzeko konpromisoan, urrats berriak.

septiembre 04, 2019

Konfiantzaren Pedagogiarekin abiatutako bidean aurrera egin du Arizmendi Ikastolak eta aurrerago joateko plana prestatu du, eta hain justu, aldaketa horren teoria jasotzen du Ametsak betetzeko daudelako! liburuak, hau da, egiten ari den eraldaketaren kontakizuna.

Gaztelupe gunean aurkeztu dute liburua gaur, martitzena, eta han izan dira Arizmendi Ikastolako zuzendari orokor, Iñaki Etxezarreta; Berrikuntza Pedagogiaren zuzendari Amaia Antero, eta Prototipoaren Garapenerako arduradun Unai Legarda eta Jaione Uriarte.


Elkarbide
Enlace: Ikastola-eredua garatzeko konpromisoan, urrats berriak.