IKERLANek sektore eolikoarentzako dituen gaitasun teknologikoak aurkeztuko ditu Wind Europe azokan.

marzo 26, 2019

IKERLAN euskal zentro teknologikoak sektore eolikoarentzako balio erantsi handiko soluzioen garapenean dituen gaitasunak aurkeztuko ditu Wind Europe Conference & Exhibition azokan. Ekitaldia Bilbao Exhibition Centre eremuan izango da Barakaldon (Bizkaia).

Wind Wind esloganarekin, zentro teknologikoak bere standa izango du azokan, 1-C22 hallean, Euskadiko Energia Klusterrak koordinatutako gunearen barruan.


Elkarbide
Enlace: IKERLANek sektore eolikoarentzako dituen gaitasun teknologikoak aurkeztuko ditu Wind Europe azokan.