Merkatuko erronka berrietara egokitzeko gaitasuna azpimarratu du Fagorrek Batzar Nagusian.

Ohiko Batzar Nagusia egin du Fagor Taldeak gaur, ostirala, Arrasateko (Gipuzkoa) Garaia Parke Teknologikoan. 2024. urteko emaitzak eta ekimenak azaltzera mugatu barik, aurrera begirako erronketan jarri du mira kooperatiba taldeak; eta, besteren artean, bide beretik jarraitzeko konpromisoa berretsi du. “Azken urteetako gorabeheretara egokitzen jakin izan du Fagorrek. Testuinguru geopolitikoak hankaz gora jarri ditu merkatuak, eta teknologiaren berritze abiadurak exijentzia handiko erronkak dakartza.


Elkarbide
Enlace: Merkatuko erronka berrietara egokitzeko gaitasuna azpimarratu du Fagorrek Batzar Nagusian.