Mondragon City Challengeren 2. edizioa aurkeztu dute.

septiembre 12, 2022

Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko Txapelketaren bigarren edizioa aurkeztu da gaur goizean Kulturate areto nagusian. Lehenengo edizioan 279 parte-hartzaile izan ziren, 7 herrialdetako 84 taldetan banatuta.

16 eta 24 urteko batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta 8 hilabeteko epean berzko proiektu kooperatibo bat garatuko da taldeka. 2023ko apirilaren 21ean Arrasateko Amaia Udal Antzokian egingo den amaierako ekitaldian aukeratuko dira irabazleak.


Elkarbide
Enlace: Mondragon City Challengeren 2. edizioa aurkeztu dute.