Mondragon Unibertsitateak Afrikan ekiteko abian jarri duen programa batean hartuko dute parte hainbat euskal ekintzailek.

octubre 03, 2018

Teknologia digitala erabiliz Afrikan, Kenyan zehazki, gizarte-ekintzailetza sustatzeko aukerak aztertuko dituen programa bat jarri du abian Mondragon Unibertsitateak. Africa Basque Challenge izeneko programa berritzaile hori MONDRAGON TEAM ACADEMYren —Enpresagintza Fakultatearen nazioarteko ekintzailetza-unitatearen— bidez sustatzen du Unibertsitateak. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundia ere laguntzaile du, Nazioartekotze Departamentuaren bidez. Kenyako landa-komunitateen garapena sustatu eta desberdintasunak murriztuko dituzten ekimen sozioenpresarialak bultzatzea da asmoa. 


Elkarbide
Enlace: Mondragon Unibertsitateak Afrikan ekiteko abian jarri duen programa batean hartuko dute parte hainbat euskal ekintzailek.