Mondragon Unibertsitateak jaso du saria Teknopolisen eskutik.

febrero 26, 2019

Orain 20 urte eman zuen Teknopolisek bere lehenengo emanaldia zientzia- eta teknologia-gaiak ikus-entzuleei gerturatzeko asmotan.

Ospakizun festa  honetan, babesle eta parte-hartzaileak elkartu ziren eta sari banaketa egon zen.

Mondragon Unibertsiatearen izenean, Nekane Errastik, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademikoak jaso zuen oroigarria Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburuaren eskutik.

Vicente Atxa Errektorea berriz, sariak banatzen aritu ziren pertsonen artean egon zen.


Elkarbide
Enlace: Mondragon Unibertsitateak jaso du saria Teknopolisen eskutik.