Mondragon Unibertsitatearen komunikatu berria, koronabirusaren pandemiak sortutako egoera bereziak 2019-2020 ikasturtean izaten ari duen eragina dela-eta.

abril 08, 2020

Gaur goizean Euskal Unibertsitate Sistemako errektoreek eta Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak adostutako akordioaren ondoren, Mondragon Unibertsitateak, ikasturtea, online modalitatean bukatzea erabaki du.

Estatuko Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren alarma-egoeraren eta osasun-larrialdiaren adierazpenen ondorioz, eta irakaskuntza-jarduera presentziala eteteko aginduaren ondorioz, Mondragon Unibertsitatea online garatzen ari da irakaskuntza-jarduera osoa. Lehen hiru asteak online irakasten eta ebaluatzen eman ondoren, balorazioa ona da.


Elkarbide
Enlace: Mondragon Unibertsitatearen komunikatu berria, koronabirusaren pandemiak sortutako egoera bereziak 2019-2020 ikasturtean izaten ari duen eragina dela-eta.