MU-ko ikasle talde batek ‘Ni horrelakoa naiz’ film laburra egiteko crowfundinga ireki du.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko 6 ikasleko talde bat, lau bizkaitar, arrasatear bat eta gasteiztar bat, ‘Ni horrelakoa naiz’ izeneko film labur bat egiten ari dira. LGTBIQ+ kolektiboari ikusgarritasuna eman nahi dion film laburra da.

Maite Diosdado arrasatearra proiektuaren produktorea da, eta hainbat marka eta enpresa gure proiektuaren babesleak izatea lortu du: Alzola, Bascook, Basque Select, Las casas de la cascada, Sagardoetxea museoa, Txalaparta, Ñam… Hala ere, proiektua aurrera atera ahal izateko crowdfunding-a kanpaianarekin hasi dira.


Elkarbide
Enlace: MU-ko ikasle talde batek ‘Ni horrelakoa naiz’ film laburra egiteko crowfundinga ireki du.