MUk adimen artifizialaren inguruko web-mintegia antolatu du.

noviembre 25, 2022

Mondragon Unibertsitateak adimen artifiziala erabili duten enpresen kasu praktikoak erakutsiko ditu datorren asterako antolatu duen web-mintegian. Osasunaren sektoreko Ulma Medical Technologies eta industriaren sektoreko Domusa Teknik enpresetan adimen artifiziala nola erabili duten erakutsiko dute enpresa horietako ordezkariek eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek. Jardunaldia asteartean egingo da, online formatuan, 15:30etik 17:30era bitartean.


Elkarbide
Enlace: MUk adimen artifizialaren inguruko web-mintegia antolatu du.