MUk profesionalei zuzendutako STEM bokazioei buruzko saioa antolatu du.

abril 02, 2024

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak STEM profesionalei zuzendutako lantegi bat antolatu du, STEM bokazioei buruzko mezuek gazteen artean eragin hobea izan dezaten laguntzeko. Helburua, beraz, profesionalei tresna egokiak ematea da, bokazio zientifiko-teknologikoekiko grina eraginkortasunez transmititzea lor dezaten. Hitzordua online izango da (Zoom bidez), apirilaren 9an, asteartez, 10:00etatik 11:30era, eta gazteen artean, ikastetxeetan, erakundeetan, enpresetan eta abarretan STEM arloak sustatzen dituzten profesionalei zuzenduta egongo da. Elhuyarrek emango du lantegia.


Elkarbide
Enlace: MUk profesionalei zuzendutako STEM bokazioei buruzko saioa antolatu du.