MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Eskoriatzako Dorletako campusa egokitzeko proiektu arkitektonikoa garatzen ari da.

junio 06, 2018

Proiektuak bi helburu nagusi ditu. Batetik, egitasmoak nahi du Dorleta eraikuntza berriztatzea, fakultateak izan duen hazkundeari aurre egin ahal izateko, eraikina efizienteagoa egiteko eta arkitektonikoki egokitzeko fakultateak bultzatzen duen hezkuntza-eredu berritzaileari. Bestetik, proiektu honek nahi du Eskoriatzako herriari eskaintzea zerbitzu, eraikin eta ingurune hobeago bat, alegia, campus irekiago, erabilgarriago eta erakargarriago bat.

Dorleta eraikina 1976. urtean altxatu zen, eta bertan kokatu zen Euskal Herrian aitzindaria izandako Eskoriatzako Irakasle Eskola.


Elkarbide
Enlace: MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Eskoriatzako Dorletako campusa egokitzeko proiektu arkitektonikoa garatzen ari da.